…eta irribarre egiten duzue, batzuetan, hitz egiterakoan.
Bai eta elkarri
amodiozko
hitzak esaten ere. Baina,
maitatu,
binaka maite duzue elkar;
eta elkar gorrotatu,
milaka. Eta, nazka,
tonaka biltzen duzue
zorion milimetro bakoitzeko.
Eta ematen duzue –eman
baino ez- zoriontsu,
eta hitz egiten duzue
ezinbesteko
garraztasun hori ezkutatzeko,
eta zenbatetan ez ote duzue
huts egiten, nik neuk
luzaroago
ezkutatzerik ez daukadan bezala:
edozer dela-eta atsekabe etsigarri, antzu, luze,
itsu hau, geldo – jakin ez nora- , arrastaka narama.
Poema hau Ángel González poeta espainiarrak idatzi zuen, eta Susa argitaletxeak kaleratu ohi duen Poesia kaierak bilduman dago, hain zuzen Ángel Gonzálezi eskainitako liburuan. Gerardo Markuleta idazle eta itzultzaileak ekarri ditu euskarara. Ángel González Oviedon jaio zen 1925ean, eta bere poesia izugarri ederra da. Ironikoa, zuzena, kritikoa… asko idatzi zuen, bere buruaz ere asko erakutsi zuen poemen bidez. Gerra osteko idazleen belaunaldikotzat hartu izan dute. Gerra zibilak itzelezko eragina izan zuen bere bizitzan, bere familian, eta jakina, bere poesian. Galtzaileen aldekoa izan zen. Harreman estua izan zuen zenbait idazlerekin, esaterako, Vicente Aleixandrerekin. Bera izan zen Ángel González idazten zituen poemak kalera zitzan animatu zuena.
Goizalde Landabaso