Quantcast
Channel: poesía – Pompas de papel
Viewing all articles
Browse latest Browse all 214

El poema. Martxel Mariskal, vasco

$
0
0

Ozenegi dago musika,

gertuegi dago eguzkia.

Zure begiek hitz gehiegi egiten dute esaten dutenerako.

Zure begiek negar gehiegi egiten dute sentitzen dutenerako.

Laburregia da bizitza,

gozamenean dabilenarentzat.

Astunegi doa bizitza,

sufrimenduaren gatibuarentzat.

Kirrinkari datoz soinuak ;

erregarri daude argiak.

Nekatu egiten nau zure energiak,

baina ez zure asperdurak bezainbeste.

Haurregiak dira helduak,

eta helduegiak haurrak.

Gehiegizkoa da hau dena.

Demasekoa zait ahalegina.

Laiak arrastaka bizkar gainean,

pianoaren hortz-hagin hautsiak baratzean.

Apalegi dator kantua,

lehorregi gure esperantza.

Martxel Mariskalen poema bat da hau.  Azken Zakatzak liburuan agertzen den poemetako bat. Susa argitaletxean kaleratu zuen duela hilabete batzuk egilearen lehen poema liburua. Aurretiaz bazuen idatzia beste eleberri bat Hiru argitaletxearekin: Me llamo Ezekiel y así será siempre. Bera, Hondarribiakoa, idazle, musikari eta letra egilea da. Beti Mugan taldean baxu jole gisa aritu zen, eta ostean, Lisabö taldearen abestietako askoren letra egitea izan zen.

Goizalde Landabaso


Viewing all articles
Browse latest Browse all 214

Trending Articles