Baina egidazue bisita, gure etxea
ez dago autobidetik urrun.
Behin herrian edozeinek erakutsiko dizue
helbidea.
Atea jotzen baduzue amak berehala
zabalduko du
Eta korridorean barrura ekarriko zaituzte
ene logela ilunera.
Ez zaitezte gure amak begian
duen malkoagatik izutu.
Ni ez banago neure gelan
(gela hutsean)
itxaron apur bat, zeuen bila
nabil seguru asko,
hil nauen bala gorputzetik
atera diezadazuen.
Hauxe da Joseba Sarrionandia idazleak Pamiela argitaletxean kaleratu berri duen Hilda dago poesia?/¿La poesía está muerta? liburuan agertzen den poemetako bat. Elebiduna da edizioa, beraz, orriaren alde batean jatorrizkoan agertzen da poema, eta alboko orrialdean espainierazko itzulpenarekin. Antologia bat da, Habanan bizi den idazleak berak egindako antologia, eta bidea zabalduko du askok ezagutzen ez duen idazlea ezagutu dezaten. Hamaika liburu idatzitakoa da, eleberriak, ipuinak, narrazioak eta batez ere poesia idatzitakoa da. Bizirik dagoen idazle garrantzitsuenetakoa da Joseba Sarrionandia, eta ondorengo belaunaldietan itzelezkoa eragina izan duena. Elebiduna den antologia honek Sarrionandiaren poema ederrak berriz ere irakurtzeko aukera izango dugu.
Goizalde Landabaso